Espainiako ekonomia, Amerikaren historia, Mundu garaikidea etab....nire unibertsitate bizitza luze horretan ikasgai hauek konpartitu genituen. Banekien futbolean jolasten zuela, garai hartan denok jolasten genuen futbolean, denok ikasten genuen (salbuespenak salbuespen), ostegunetan denok ateratzen ginen (batzuk beste batzuk baino gehiago) etab.Baina jolasteaz gain argi dago ikasi ere egiten zuela, urte batzuk geroago emaitza ikustea besterik ez dago. Klaseetatik atera eta entrenatzera, bai Beasainera edota Gernikara.
Orain dela pare bat uda edo, Sestao River versus Athletic partida ikusteko telebista piztu nuen.Jakitun nintzen berdi beltzen taldean agian praka motzetan ezagun bat ikusiko nuela. Han nengoen telebistaren aurrean, zelaiaren ezkerraldea nire begiekin zaintzen eta zai.Bukatu zen partida eta ez nuen ikaskidea aurkitu. Lesionatuta egongo da!!!!!!!!!! esan nuen nire barrurako.
Ohitura daukagu, nik gero eta gutxiago, urtean behin behintzat, nik deitzen diodan bezala Olaberriko(Beasaindik gertu) "Arresenea" etxean bazkari,afari ta batzuetan gosari bat egiteko. Unibertsitate garaiko batzuk elkartzen gara bakoitzaren nondik norakoak komentatzeko eta batipat jan ostean mundua konpontzen aritzen gara, saiatu behintzat saiatzen gara, lortu eztakit egiten dugun.
Hor komentatu zidaten historialaria ez zegoela berdi beltzez jantzirik baizik eta gorriz ta zuriz. Mugikor bidez mezu bat bidali nion esanez zorionak "primeran"dagoen historialari bat bilakatu zarelako. Bartzelonan zegoen hotel batean kontzentraturik. Biharamunean Espanyolen kontrako partida zuen.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario