Aurten "Sartu zeure historian" lelopean burutu dira 2010. urteko Ondareari buruzko Europako jardunaldiak. Estreinekoz da partu hartu dudana bai entzule eta baita "aditu" bezala, sortu berri den Garaian Elkartearen laguntzaz eta bereziki Markina-Xemeingo Bibliotekako eta Uhagon Kultur etxeko arduradunei esker.
Hitzan agertzen zen albistea, irailak 30:
Markina-Xemein 'Zurezkoa bada ere' Zurezko gangadun baselizetara bisita egingo dute Markina-Xemeinen. Zura ugaria eta merkea zenez, material horregaz sarritan egiten zituzten tenpluetako sabaiak.Noiz. Urriaren 2an eta 3an, zapatu-domekan, 10:30ean. Non. Arkupeetan. Izena emoteko. 94-616 90 47/ 94-683 19 51. Leku mugatua. Antolatzaileak. Markina-Xemeingo Udala, Uhagon kulturgunea, Garaian elkartea eta herri biblioteka.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario