Gure musika sistemak zazpi nota ditu honako orden honetan antolaturik:
do, re, mi, fa, sol, la eta si.Zazpi notetako sail horri beste sail bat gehitu al diogu, eta ondoren beste bat etab.Nota baten eta hurrengo sailean izen bera duen notaren arteko distantziari zortziduna deitzen zaio.
Klabeak(edo Gakoak)Edozein pentagraman agertu behar zaigun lehenengo elementua klabea da.Hiru klabe-gako ezberdin daude, Sol, Fa eta Do, eta zazpi klabe ezberdin.Gakoak honako hauek dira:
Sol klabea.
Fa klabea.
Do Klabea.
Musika irakurtzeko orduan oso garrantzitsua da jakitea zein klabetan aurkitzen garen, noten izenak ezagutu al izateko.
Notak ikastenMusika irakurtzeko beharrezkoa da pentagramako lerro eta hutsune bakoitzari zein nota dagokion bizkortasunez jakitea, baina hau praktika askorekin baino ez da lortzen.Ikasketa prozesu horretan lagungarri izan daiteke pentagramako lerroetan kokatzen diren notak eta hutsunetan kokatzen diren notak modu bereizian ikastea

No hay comentarios.:
Publicar un comentario