Nola adieraziko dugu nota horrek zenbat iraun behar duen?
Horretarako musika figurak eta konpasaren aginduak ezagutu behar ditugu.
Musika figurek soinu baten iraupena zein izan behar duen adierazten digute.
Borobila,Zuria,Beltza,Kortxea,Kortxea-erdia,Fusa eta Fusa-erdia
Ikusi dugunez figura bakoitzak bere aurreko figuraren balio erdia eta hurrengoaren bikoitza du.
Figurek hiru elementuz osotua egon daitezke:
1.Burua: Borobilak eta zuriak duten zirkulua eta beste figura guztiek duten puntua da.
2.Plika: Borobila kenduta, gainontzeko figura guztiek buruaren albo bati loturi duten makiltxoa da:
3.Kortxetea: Kortxeek duten kakoa, kortxea-erdien kako bikoitza, fusen kako hirukoitza eta fusa-erdien laukoitza da.
Isiluneak, musika figura bakoitzak bere iraupen bera duen isilunea adierazteko sinbolo bat du. Sinbolo hauei isiluneak deitzen zaie.
Punttua, figura bati punttu bat gehitzen badiogu, bere iraupenari figuraren balio erdia gehituko zaio.
Ligatura, figura baten balioari beste figura batena gehituko diogu ligatura baten bitartez lotzen baditugu.
Ligatura baten bitartez loturik dauden nota biak, figura bien balioa duen nota bakarra bezala irakurtzen da.
Kalderoiak,bere azpian dagoen figura edo isilunearen iraupena luzatzen du konpasa une batez etenda utziz.
Kalderoia denbora bat baino gehiago irauten duen figura edo isilune baten gainean badago, luzapena azkeneko denboran egingo da.
Figura edo isilunearen gainean kalderoiak eragiten duen luzapena librea da, hau da, piezaren interpretearen erabakipean geratzen da.
"...hori da apaltasun zientifikoa,edonork irakats liezaguke zerbait,ez da inolako iturririk mesprezatu behar eta hau printzipio gisa hartu behar da."Umberto Eco.
2010-10-20
Erritmoaren idazkera
Suscribirse a:
Comentarios de la entrada (Atom)

No hay comentarios.:
Publicar un comentario