Iurretako Juan Orobiogoitia institutuan ikusiko gara!!!
gadgets para blogger

2010-10-20

Konpasa

KonpasaMusika entzuten dugunean erritmo ezberdinak bereizten ditugu, baina erritmo eredu batzuk daudela ere konturatzen gara.Erritmoa pultsazioak dira eta pultsazioak taldeetan biltzen dira. Talde horien egituraren arabera erritmo eredua ezberdina izango da. Orokorrean pultsazioak 2, 3 edo 4 pultsaziotako taldeetan bildurik aurkituko ditugu.Pultzazio taldeak konpasak dira eta pultzazio bakoitza konpasaren denbora bat.Konpasik ohikoenak 2, 3 eta 4 denboratakoak dira, baina badaude beste batzuk,6, 8, 5 edo 7 denboratakoak adibidez, hauek gutxiago erabiltzen diren arren.Konpasa adierazteko bi elementu erabiliko ditugu: Konpasa adierazten duen gakoa eta lerro banatzaileak.

Konpasa adieraztenKonpasa musika obraren hasieran adierazten da. Pentagraman kokatuta egongo da klabearen gakoaren ostean.Bata bestearen gainean jarrita dauden bi zenbakiz adierazten da: zenbatzailea eta izendatzailea.Gainean kokaturik doan zenbakiak, zenbatzailea, konpasa osotzen duten denbora kopurua adierazten digu, hau da, pultsazio kopurua. Kasu honetan 3.Azpian kokaturiko zenbakiak, izendatzailea, denbora bakoitza zein figurak betetzen duen adierazten digu.Baina zelan dakigu figura bakoitzari zein zenbaki dagokio?Hurrengo taula honetan ikus dezakegu zenbaki eta figuren arteko erlazioa. Ikus daitekeenez 4 beltz borobil baten baliokide dira, eta baita 16 kortxea-erdi ere.Azaldutako guztia kontutan harturik 3/4 konpasa 3 denboraz osotuta dagoela eta denbora bakoitza beltz batek betetzen duela ulertuko dugu. Ikus hau.

Konpas bakunak eta konposatuak
Orain arte azaldutako konpasak konpas bakunak dira. Konpas bakunetan denbora bakoitza, pultsazio bakoitza, bitan bana daiteke (denbora bat betetzen duen beltza bi kortxeatan bana daiteke).Konpas konposatuetan berriz, denbora edo pultsazio bakoitza hiru zatitan bana daiteke.Konpas konposatuak ulertzeko zenbait ohar kontutan hartu beharko ditugu:

Lerro banatzaileak.Musikaren irakurketa errazteko, pentagrama goitik behera zeharkatzen duten lerro banatzaileak erabiliz konpasak banatu egiten ditugu:Zenbait kasutan lerro bikoitza jartzen da:
Musika pieza baten bukaeran.
Tonalitate aldaketa baten aurretik.
Musika piezaren zatiren bat errepikatzen denean.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario