Iurretako Juan Orobiogoitia institutuan ikusiko gara!!!
gadgets para blogger

2010-10-19

2010. urteko azaroak 15rako irakurria.

Coca-Colaren ahalmen txundigarrien makaltzea
Antonio Ortí-k eta Josep Sampere-k munduko edari-markarik ezagunenari eskaini diote “Leyendas urbanas” liburuko kapitulu bat, “El poder oculto de la Coca-cola”.
1886an Atlantako enpresa batek botika bat patentatu zuen, kokaren estraktua zeukana. Botika zalaparta handiz eta propaganda ikusgarriz iragarri zuten, eta Coca-Cola izendatu zuten. Buruko mina sendatu eta nekea kentzen omen zuen.
17 urte barru, 1903an, mediku batzuek salatu zuten kokaina arriskutsua zela iparramerikarren osasunarentzat. Hegoaldeko politikari arrazista zenbait, bestalde, edozer egiteko prest zegoen kokaina beltzen eskura egon ez zedin. Halako presiopean, Coca-Cola konpainiak errezetatik kokaina kentzea beste erremediorik ez zuen izan.
17 urte jendea animatzen zeramatzan edari tonikoak, hortaz, aurrerantzean kokaren estraktua ez zuen erabili edariari zaporea emateko baino, eta gainera alkaloide pizgarririk gabe. Animatzaile gisa, kafeina erantsi zitzaion.
1914an, yankien botikinetan luzaro ibili ostean, kokaina sustantzia debekatuen mundu tentagarrian sartu zuten. Eta, paradoxaz, Coca-Cola, kokazko txinparta kendu ziotenean, mantsotu zutenean, orduantxe hasi zen zenbait ezaugarri harrigarriz jabetzen, herriaren fantasiak asmatuak. Bazirudien jendeak ez zuela ahaztu nahi edari tonikoak hasieran eduki zuen osagai mitikoa.
Freskagarriaren ezkutuko ahalmenei loturiko uste ezagunenetako bat, aspirina eta Coca-Cola nahasteak eragin haluzinagarriak edo zorabiagarriak dituela dioena, bistan da, jatorrizko formulatik dator. Josep Sampereren ustez, Coca-Colaren dohain psikodelikoaren kontua droga folklorikoen tradizio luzean txertatzen da. Bananaren hariek antzeko eragina omen dute. Hori lortzeko, hariak eguzkipean lehortzen utzi egin behar dira, eta ondoren zigarroan bildu eta erre.
Richard Feynmanek Fisikako Nobel saria jaso zuen 1965ean. Coca-Colaren eta aspirinaren nahasketaren inguruko eztabaidan parte hartu nahi izan zuen. Feynmanek berak irentsi zuen konbinazio ospetsua: 6 aspirina hartu zituen eta hiru Coca-Cola. Zorabioarena eta haluzinazioarena sinesten zuten unibertsitateko kideek inguratu egin zuten, kezkaturik, konortea galtzean eusteko prest. Ordea, ez zitzaion ezer gertatu. Hori bai, gau hartan ezin izan zuen lo ondo egin.
Beste zurrumurru baten arabera, Coca-Colak indar korrosibo eta disolbagarri handia du. Sartu Coca-Colan metala eta gau bakar batean herdoildu egingo omen da. Era berean, okela puskak, hezurtxoak eta haginak desegin omen ditzake, baita giltzurruneko harriak ere, dosi egokian edanez gero. Denborak aurrera egin ahala, dena den, Coca-Colaren ahalmen korrosiboen ustea ere mehetuz joan da.
Non sortu da zurrumurru hau? Pepsi-Colak txirrindulari talde bat patrozinatzen zuen, Postdam taldea. Bertako txirrindulari batek adierazi zuen Pepsi-Colako buruzagiek bultzatu zituztela txirrindulariak zurrumurru hori zabaltzera, ñabardura hauekin apainduta: Coca-Cola edari kolonizatzaile hiltzailea da, arma kimiko antzeko bat, eta bere bitartez Hirugarren Mundu osoa antzutu nahi dute.
Markos Zapiainen textua.

15 comentarios:

  1. Ales Ugarteburu Aguirrebeña: Nire ustez, Coca-Colako produktoreek arazo asko izan dituzte Cola-Cola egiterakoan, baina merezi izan duela da nire iritzia zeren eta diru asko irabazi eta jende askok erostea lortu dute.
    Bestalde, niri ez zaizkit gustatzen gasa duten edari freskagarriak,beraz, Coca-Cola ez zait gustatzen.
    Nik ez dut sinisten Coca-Colak hainbesteko indar korrosibo eta disolbagarri duenik zeren eta hori horrela balitz debekatuta egongo litzake jendeari kalte egiteagatik.

    ResponderBorrar
  2. Ibon Santamaria Olañeta naiz:Nire ustez arrigarria da egiten duten, eta ze zaila den nire ustez errezago izan beharko zen

    ResponderBorrar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderBorrar
  4. Jorge Crespo Galindo:

    Asko gustatu zait testua. Nire ustez, Coca-Cola -ko asmatzaileak oso azkarrak izan dira kokaina botatzen Coca-Cola –ri, errazago harrapatzen garelako edari honi. Gainera, diru mordo bata atera dute edari freskagarri honekin.

    Azkenik, esan behar dut, Coca-Cola edatea ez dela txarra, bestela, merkatutik kanporatu egingo zuten, baina, gehiegi ez baduzu edaten, gauza guztietan bezala.

    ResponderBorrar
  5. Olatz Aranzeta Guerra:

    Egia da arazoak izan dituztela egiteko.
    Ez dut pentsatzen ain txarra denik Coca-Cola,bestela ez zuten salduko.

    ResponderBorrar
  6. Soulaiman samadi:

    Nik ez nago baterez ados olatzekin, jendeak edozer saltzen duelako dirua irabazteko bada.

    ResponderBorrar
  7. Alex Higuera Blas: Niri iruditzen zait Coca Cola asmatu zuten pertsonek, ez dutela inoiz errezeta esan behar diru asko irabazten ari direlako.

    ResponderBorrar
  8. Gainera emen ikus dezakezue coca cola racista dela :) http://www.taringa.net/posts/imagenes/3087178/Las-caras-en-Coca-Cola.html

    ResponderBorrar
  9. Marta Marina Larrañaga: Coca-cola oso ospetsua egin da mundu osoan zehar nire ustez. Toki guztietan dago bere publizitatea, eta jende askok edaten du.
    Niri ez zaizkit gasdun edariak gustatzen, baino ez dut sinisten coca-colaren eta aspirinaren arteko nahasteak eragin aluzinagarriak edo zorabioak ekartzea.
    Edari hau mundo osoan zehar dabil, beraz, bere produktoreak aberatsak izango direla uste dut.:)

    ResponderBorrar
  10. Nagore Gisasola Zufiaurre:Nire ustez, Coca-cola asko saltzen denez eta hori beste produktuentzako kaltegarria denez asmatzen dituzte teoria hauek. Ez dut pentsatzen kaltegarriak denik, proportzio egoki batean edan ezkero, noski.
    Niri ez zaizkit gas-dun edariak gustatzen baina asmakuntza ona dela pentsatzen dut, alkoholik gabeko edari erakargarria delako.
    Baina ala ere, ez litzaidake arraroa irudituko produktu asmatzaile batzuek horrelako kalteak eragitea beraien produktua saltzeko proposamenarekin. Hala eta guztiz ere, niretzako hau ez da coca-colaren kasua.

    ResponderBorrar
  11. Gontzal Ibarzabal: Oso interesgarria

    ResponderBorrar
  12. Andoni Martin Ortega esaten du.
    Barkatu Gontzal baina gaur arte ez dit ondo funtzionatu internet. Oso interesgarria iruditu zait Coca Colak gure gan duen efektu eta orain arte ez nekien zer efektu zituen gure gorputzarako.

    ResponderBorrar
  13. Josu Garay Saenz de Ormijana:
    Nire ustez Coca-cola ez da hain kaltegarria zeren eta bestela ez izango ze n salduko, eta jorgek esaten duen bezala, merkatutik aterako zuten.

    ResponderBorrar
  14. Andrea Perez Azcue:
    Testua oso interesgarria iruditu zait, batez ere nola azaldu duen zertaz igaro den coca cola edaria. Nahiz eta jendea ez den konturatu zertaz igaro den, uste dut geiegi saltzen dela. Beste alde batetik ez nago oso ados, esatearekin kaltegarria izan daitekeela, ori bakarrik gertatuko zen jendeak gehiegi eraten duenean.

    ResponderBorrar
  15. Ilenia Medina Campo: Nire ustez coca-colak ez digu kalterik egiten, bestela ez zen salduko. Baina egia da, batzuetan adikzioa sortzen duela.

    Beste aldetik, coca landaretik substantzia bat eukitzea ez du ezer egiten. Nik dakidala ez naiz kolokatzen Coca-cola edaten dudanean.

    ResponderBorrar