Eliza, frontoia,udaletxea beti dira herri bateko paisaiaren parte, baina badira beste elementu batzuk "partaide aktiboak" izatera iristen direnak hala nola, kultur elkarteak, kirol taldeak etab..... eta nola ez, musika taldeak: Garai bateko Taupada, gaur eguneko A.D., Aterkings, eta beste hainbat, baina gertuen ikutzen nauena Txato Plato da. Ez naiz musikan aditua eta musika ikertzen eta ulertzen duen baten sentipen eta bertute hori ere ez daukat, bakarrik abesten dutena, letra alegia, eta abeslariak nola interpretatzen duen gustatzen zaidan edo ez, esateko gai naiz.
Aspaldian ez naiz Txato Platoren kontzertu batera joan, nahiz eta orain dela gutxi, irailean, etxe alboan eduki ditudan musika joz. Ez nengoen present baina entzuten nituen.
Atera duten azken diska, oker ez banabil "Biba kapitaina"superheroiarena, erosi dut eta lanera bidean ia egunero entzuten diet, eta ez pentsa "merchandising"-a hor bukatzen denik, kamisetak ere atera dituzte eta nahi izanez gero superheroiarekin ere argazkiak atera daitezke eta nola ez, interneten Txato Plato izena jartzearekin ,aski da nahi duzuen guztia jakiteko eta ikusteko.
Beraz argi dagoela uste dut,lortu duten arrakasta egin duten lanaren ondorio dela eta batez ere nabarmentzekoa taldearen bateratasun hori mantentzen dutela, jakitun garelako guztiok ze zaila den talde lanean aritzea. Zorionak, fisikoki jarraitzen ez zaituen,baina egunero zuen musikarekin esnatzen den baten partez.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario