Tonu eta tonuerdiak edo semitonuak“Tenperatu” afinazio sistemak hamabi soinutan banatzen du zortziduna. Hamabi soinu hauen arteko distantzia, edo frekuentzia ezberdintasuna, tonuerdi izenarekin ezagutzen da. Pianoaren teklatuan tonuerdiko distantzia dago tekla batetik bestera.Tonu bat bi tonuerdiz osotzen da. Piano batetan tekla beltzez banaturik dauden tekla zuriak euren artean tonu bateko distantziara daude. Beraien artean tekla beltzik ez duten tekla zuriak tonu erdiko distantzia dute:AldakariakNoten soinua gorantz zein beherantz aldarazia izan daiteke alterazioen bitartez:
Aldakariak
Izena
Ondorioa
Diesea
Nota tonuerdi 1 aldarazten du gorantz.
Bemola
Nota tonuerdi 1 aldarazten du beherantz.
Diese bikoitza
Nota 2 tonuerdi edo tonu 1 aldarazten du gorantz.
Bemol bikoitza
Nota 2 tonuerdi edo tonu 1 aldarazten du beherantz.
Bekoadroa
Edozein alterazioren eragina deuseztatu eta notari bere tonu naturala itzultzen dio.Musika idazteko unean, nota bati alterazio bat jartzen bazaio, konpas berean nota horren atzetik datozen nota berdin guztiek alterazioaren eragina jasango dute.Hurrengo adibide honetan bigarren sol nota ere sol diesea izango da.Bigarren sol notak soinu natural izateko bekoadro bat eraman beharko luke.
Klabe armaduraMusika idazteko orduan alterazioen erabilera murrizteko erabiliko dugu eta klabearen gakoa eta konpasaren gakoaren artean idazten diren alterazio zeinuek osotzen dute. Alterazio hauek pieza guztian zehar izango dute eragina, baita beste zortzidun batetan dauden izen bereko noten gainean ere.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario