Gizarte Mintegiak antolatuta,Itzio Institutoko 3.mailako ikasle eta irakasleak Igeldora egin dugu bisita.Helburua, klimari buruz zerbait gehiago jakitea.
Oso interesgarria iruditu zait eta era berean entretenigarria.
Behatokiaren sortzailea Juan Miguel Orkolaga izan zen. Hasiera batean Igeldoko Itsas Metereologia Behatokia zuen izena, 1905an ireki zen.
Igeldon,gaur egun sei pertsona ari dira lanean nahiz eta Donostiako bulegoetan jende gehiago aritzen den. Urteko egun guztietan egiten dute lana, errelebo sistemari esker.Ikaragarrizko paisaia ikus daiteke, leku zoragarri da benetan.
Erabiltzen duten tresneria izan da gehien harritu nauena, adibidez, ur kantitatea neurtzeko, nik espero nuen itzelezko makina garesti eta konplexu bat baina bisita honekin konturatu nahiz gure aitonen aitonek erabiltzen zituzten sistemak eta teknikak oraindik bizirik dirautela eta gainera oso baliotsuak direla.
Informazio gehiago lotura honetan duzue eskuragai:http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=11730

No hay comentarios.:
Publicar un comentario